Merkataritza sektoreko salmenta guztien 2020. urteko balantzeak (handizkako merkataritza, txikizkako merkataritza eta ibilgailuen salmenta eta konponketa barne hartzen ditu) % 7,4ko jaitsiera metatu du lan-egutegiaren termino homogeneoetan eta prezio konstanteetan, Eustatek kaleratu dituen datuen arabera.

2020. urteko guztizkoan —koronabirusak eragindako krisiari aurre egiteko hartutako murrizketek markatua—, merkataritza-sektoreko hiru azpisektoreek intentsitate desberdineko murrizketak erregistratu dituzte salmentetan.

Txikizkako merkataritzaren kasuan, salmentak % 4,9 murriztu dira; handizkako merkataritzan, % 8,5; eta motordun ibilgailuen salmentan eta konponketan, % 11,4.

Egilea Admin