EAEko saltoki handien eta elikadura-kateen salmentak % 2,0 igo dira 2019ko datuekin alderatuta, lan-egutegiaren termino homogeneoetan eta prezio konstanteetan, Eustatek kaleratutako datuen arabera. Aldi horretan, COVID-19ak eragindako krisiari aurre egiteko hartutako murrizketek eraginda, elikadurako salmentek % 7,9ko aldakuntza positiboa izan dute, eta gainerako produktuen salmentek, berriz, % 9,5 egin dute behera.

Lurralde historikoen arabera, Araba da 2020an prezio konstanteetan egindako salmenten gorakada handiena izan duen lurraldea, % 3,3ko igoera izan baitu. Atzetik datoz Gipuzkoa, 2019an baino % 2,0 gehiagoko salmentekin 2020an, eta Bizkaia, % 1,6ko urteko hazkundearekin.

Egilea Admin