Eustaten datuen arabera, 2021eko urtarrilean % 3,9 murriztu zen EAEko industria-produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2020ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, % 2,0 hazi da EAEko industria-produkzioa, aurreko hilarekin alderatuta (2020ko abendua).

2021eko urtarrileko indizeetan, bilakaera negatiboa erregistratu da industria-sektore handi guztietan, 2020ko urtarrilaren aldean. Energiak, energia elektrikoaren hornidura eta petrolioa fintzea barne, % 12,1 egin du behera. Ekipamendu-ondasunak (motor ibilgailuak, trenbide materialen fabrikazioa, etab.) % 5,2 murriztu dira; bitarteko ondasunak (metalurgia, industria kimikoa, etab.), berriz, % 1,7 jaitsi dira.