EUTIK enpresaren lantalde bat 2023ko argazki batean. (ITURRIA: SPRI)

Prozesuen automatizazioan eta datuen analisian espezializatutako Eutik konpainia gipuzkoarrak adimen artifizialaren aldeko apustua indartu du, enpresen lehiakortasunerako palanka gisa

Programazioaren beharrik gabe automatizazio adimendun eta analitiko aurreratua integratzen duten soluzioen bidez, enpresak erakundeei dituzten baliabideak optimizatzen, erabakiak hobeto hartzen eta balio estrategiko handiagoko zereginetarako, langile taldeen denbora kudeatzen lagundu nahi die. Aholkularitza enpresak automatizazio adimenduneko soluzioak eskaintzen dizkie bere bezeroei, mundu mailako erreferentziazko teknologia batek babestuta eta enpresa sarearen beharretara egokituta.

Eutikek hainbat sektoretako enpresekin lan egiten du: energia, eraikuntza eta hirigintza sustapena, industria, prestakuntza, retaila, etab., non dagoeneko AAko hainbat proiektu ezarri dituzten. Adibidez, hizkuntza naturalaren prozesamenduari (PLN) eta ikaskuntza automatikoari (ML) esker, posible da bezero batek bidalitako mezu elektroniko bat interpretatzea eta sailkatzea, aurrekontu berri bat nahi duen, jasotako produktuarekin/zerbitzuarekin pozik dagoen edo, aitzitik, kexa edo erreklamazio baten bidez bere ondoeza jakinarazi nahi duen zehaztuz. Horrela, bezeroarentzako arreta modu eraginkorragoan kudea daiteke.

Teknologia goraipatuena

Baina azken urteotan gehien eskatu den teknologietako bat OCR da, dokumentu fisikoak eta irudiak datu digital egituratu bihurtzeko aukera ematen baitu, sisteman errazago integratzeko informazio garrantzitsua automatikoki aterata. Hainbat bezerotan ezarri dute, ERPn eskaerak automatikoki sortzeko, fakturak onartzeko, bidaia gastuak kudeatzeko, etab.

Prozesuen automatizazioan eta datuen analisian 15 urte baino gehiagoko esperientzia duenez, Eutik erreferentziazko bazkide gisa finkatu da AArako jauzia modu ordenatuan, seguruan eta negozio helburuekin lerrokatuta egin nahi duten erakundeentzat.