Eustatek landutako datuen arabera, EAEko eraikuntzaren jarduerak % 5,7ko urte arteko jaitsiera nominala izan du 2020ko laugarren hiruhilekoan. Hiruhilekoan eraikuntzaren sektoreak izan duen beherakadaren eragilea etxegintzaren azpisektorearen (urte arteko % 5,1eko jaitsiera) eta obra zibilaren azpisektorearen bilakaera negatiboa (% 9,2ko jaitsiera) izan da.

2020ko laugarren hiruhilekoan ikusitako sektoreko jarduera aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, eta urtaro-eraginak zuzendu ondoren, eraikuntzaren sektorean % 1,2ko hazkundea erregistratu dela ikus daiteke. Etxegintzaren azpisektoreak hiruhileko arteko % 3,3ko bilakaera positiboa izan du, eta obra zibila, aldiz, % 7,0 murriztu da.

Egilea Admin