Eustaten datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-gune handietako eta elikadura-kate handietako salmentek urte arteko % 0,4ko igoera izan dute prezio konstanteetan 2021eko urtarrilean, 2020ko urtarrilaren aldean. Aurreko hilarekin konparatuta (2020ko abendua), salmentak % 5,2 jaitsi dira.

Merkataritza-gune eta elikadura-kate handietan, elikagaien salmentek % 7,8ko urte arteko hazkundea izan dute; gainerako salgaiek, berriz, % 11,9 egin dute behera aurreko urteko hil beraren aldean. 2020ko abenduarekin alderatuta, eta urtaro-eraginik gabeko terminoetan, prezio konstanteetako elikagaien salmentak % 0,4 murriztu dira urtarrilean, eta gainerako produktuenak, berriz, % 15,3.

Egilea Admin