Merkatuko zerbitzuen sektoreko (aurrerantzean, zerbitzuen sektorea) guztizko salmenten 2020ko balantzeak % 16,7ko jaitsiera metatu du. Ostalaritzaren kasuan, salmentak % 39,6 murriztu dira, eta % 20,6 administrazio-jarduera eta zerbitzu osagarrietan. Atzerakada txikiagoa izan da garraio eta biltegiratzean, 2019an baino % 11,4 gutxiagoko salmentak egin baititu. Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan, berriz, % 6,8ko beherakada erregistratu da.

Azkenik, informazioaren eta komunikazioen azpisektorean izan da atzerakadarik txikiena, % 3 gutxiagoko salmentak izan dituztelako 2020an. Zerbitzuen sektoreak % 15,9 egin du behera Bizkaian eta Araban, eta Gipuzkoan, are gehiago (% 18,5).

Egilea Admin