Proiektua esleitu eta lau urtera, Sarrallek Alabaman (Estatu Batuak) AMNS Calbert enpresarentzat (Arcelor Mittalek eta Nippon Steel Corporationek osatzen duten enpresa) eraiki duen greenfield altzairutegia martxan da
Instalazio siderurgiko modernoa da, urtean 1,5 milioi tona metriko altzairu ekoizteko diseinatua, kalitate handiko xaflak, eta Ipar Amerika osoko automobilgintza eta industria sektoreko merkatuei euskarria eskaintzera bideratuta dago. Proiektuak 640 milioiko inbertsioa dakar, eta instalazioak urtean 1,5 milioi tona metriko altzairu ekoizteko gaitasuna dauka.
Proiektua azpeitiar enpresari esleitu zitzaionean, Sarrallek azken belaunaldiko ekipamendu mota guztiak hornitu dizkio proiektu horri, instalazioa munduko aurreratuenetako batean bihurtuz. 180 tonako arku elektrikoko labe bat, eraginkortasun energetikorik eta produktibitaterik handiena lortzeko diseinatua, eta 180 tonako finketa bikoitzeko beste labe bat, bigarren mailako metalurgiako prozesu zehatzetarako. Baita azken belaunaldiko keak tratatzeko sistemak ere, ingurumen estandarrak betetzea bermatzen dutenak, sare elektrikoaren baldintza zorrotzenak betetzen dituzten sistemak edo materialak hornitzeko planta bat. Plantak desgasifikatzaile bat (RH) eta isurketa jarraituko makina bat ere baditu.
Hazkundea eta enplegua
Planta hori eraikitzea mugarri garrantzitsua da Sarrallentzat, 2025ean 60 urte bete baititu sortu zenetik. Ez bakarrik altzairutegiak aurrerapen teknologiko handia duelako, baizik eta euskal konpainiarentzat dakarrenagatik, Estatu Batuetako merkatuan sartzeko eta aurrera egiteko.
Enpresaren beraren hitzetan, “inbertsio irmoa da Alabamako industria-sarearen etorkizunean, estatuaren hazkunde ekonomikoa bultzatuz eta tokiko enplegua sortuz”. Jada, lau urte daramatza AEBetan ezarrita, 2021ean Mobilen (Alabama) egoitza inauguratu zuenetik.

