(Argazkia: Entelgy)

Konpainia enpresen eta erakunde publikoen bazkide estrategiko gisa finkatu da, digitalizaziorako eta adimen artifiziala hartzeko bidean aurrera egiteko

Entelgy, 20 urte baino gehiagoko esperientzia eta % 100eko kapital propioa duen enpresa, euskal ekosisteman finkatu da teknologia-aholkularitza, berrikuntza eta eraldaketa digitaleko erreferente nagusi gisa. 2.000 profesionaleko talde global batekin (horietatik 300 Euskadin), konpainiak proiektu estrategikoak gidatzen ditu, teknologia aurreratuak ezarriz eta eraginkortasun handiena lortuz.

Enpresak bi ardatz nagusitan oinarritutako zerbitzu zabalak eskaintzen ditu: adimen artifiziala eta aldaketaren kudeaketa, eta adopzio digitala. Horrela, process mining eta datuen analitika aurreratuak eskaintzeaz gain, IAko agenteak garatzea eta aplikazioak cloud inguruneetara egokitzea bermatzen du. Helburua erakundeen lehiakortasunean benetako eragina sortzea da. Euskal Herrian, bereziki Modern Workplace eremuan nabarmentzen da, enpresei lan-inguruneak eraldatzen eta produktibitatea hobetzen lagunduz.

Bi hamarkada hauetan, euskal enpresa- eta erakunde-ehunean duen presentzia indartu du. Gaur egun, erakunde publikoekin lan egiten du —Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak eta haien teknologia-enpresak (EJIE, Lantik, Izfe, CCASA)—, eta, gainera, Espainiako eta IBEX 35eko konpainia nagusiekin. “Gure jarduera nagusia enpresa eta erakundeen eraldaketa gidatzea da, prozesu adimendunetan eta adimen artifizialean oinarritutako soluzio teknologikoak ezarriz”, azaldu du Ángel Echevarría, Entelgy Ibai-ko zuzendariak.

Berrikuntza pertsonen eskura

Konpainiaren balio-proposamena berrikuntza pertsonen zerbitzura jartzean oinarritzen da. Bere soluzio aitzindarien artean, IAbility nabarmendu da, adimen artifizialarekiko erresistentzia konfiantzara bihurtzen duen tresna, storytelling-aren eta gamifikazioaren bidez. “Filosofia horren bidez, giza faktorea eta teknologia bateratu nahi ditugu, errealitate hobetua eraikitzeko”, adierazi du Echevarríak.

Horren bidez, Entelgy-k aktiboki parte hartzen du euskal berrikuntza-ekosisteman, sektoreko enpresa eta klusterrekin, GAIA bezalakoekin, eskala handiko proiektu teknologikoak garatzeko. Era berean, dibulgazio teknologikoa sustatzen du, San Mamesen ekain honetan egindako Prozesuen Inteligentziaren Euskal Foroaren bidez, non prozesu adimendunen eta adimen artifizialaren azken joerak aurkeztu ziren. Gainera, garapen teknologikoan ere laguntzen du, SPRI Taldearen ekimenekin lankidetzan.

Entelgy-k nazioarteko presentzia du dagoeneko zortzi herrialdetan, eta etorkizunean Europarantz hedatzeko estrategia du, enpresa handiei eta administrazio publikoari trantsizio digitalean laguntzen jarraitzeko.