(Argazkia: B ACCELERATOR TOWER)

Ekintzailetzako sei erreferente daude talde sustatzailean

Fernando Bacaicoa, Educaedu Taldearen sortzailea; Eneko Knörr, serieko ekintzailea (Hostalia, Ideateca, Ludei, Stabolut) eta startupetako inbertitzailea; Gurutz Linazasoro, VIVEbiotech-en sortzaile eta presidente exekutiboa; Ander Michelena, Acurio Ventures-en bazkide fundatzailea eta Ticketbis-en sortzaileetako bat; Oier Urrutia, Lookieroren sortzaile eta CEOa; eta Iratxe Zuluaga, Ariadna Grid eta Merytronic-en CEOa; BAT B Accelerator Tower-ek bultzatutako sare berriaren talde sustatzailearen sei erreferenteak dira.

Proposamen honen ezaugarri nagusia startup arrakastatsuen sortzaileak biltzea da, esperientziak partekatzeko, ezagutza sortzeko eta Bizkaiko ekosistema ekintzailea indartuko duten ekintzen sustapenerako. Tokiko arrakasta kasuak ikusaraziz, lankidetza sustatzea eta belaunaldi berriak inspiratzea bilatzen da ere. Hori guztia, Lurralde Historikoa enpresa-ideia berriak sortzeko, hazteko eta inbertitzeko gune erakargarria izan dadin.

Deialdi irekia

Talde sustatzaileak deialdi bat ireki du B Founders bazkideen lehen taldea osatuko duten startup bazkideak sartzeko. Lehen bilera abenduaren 1ean egingo da, BAT Dorrean. Ekimen honetan izena eman nahi duenak BATen webgunearen bidez eman dezake izena.

Bizkaia Dorrean kokatuta, BAT B Accelerator Tower Lurralde Historikoko Ekintzailetzaren Nazioarteko Zentroa da, eta mundu osoko startupak, korporazioak, inbertitzaileak, zentro teknologikoak, unibertsitateak eta erakunde publikoak lotzen dituen nazioarteko erreferentzia izan nahi du. Gaur egun, 214 erakundek osatzen dute komunitate hori, eta horietatik 114 startup dira, berrikuntza irekia, garapen teknologikoa eta enpresen lehiakortasuna sustatzeko.

B Founders Klubaren sorrerarekin, Bizkaiak ekintzailetzarekin, berrikuntzarekin eta talentuarekin duen konpromisoan aurrera egiten du, lurraldea ekintzailetza aurreratuan nazioarteko erreferente bihurtzeko ikuspegia partekatzen duten fundatzaileen komunitatea sendotuz.