Kristalina Georgieva Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendariak “esportazioen kontrolak alde batera uzteko” eta “soberako txertoak herrialde txiroetara” iritsiko direla ziurtatzeko eskatu die herrialde aurreratuei, pandemiaren krisia ahalik eta lasterren atzean uzteko.

“Txertoen ekoizpena eta banaketa handitu behar da, eta esportazioen kontrolak alde batera utzi. Era berean, Covax tresna (txertoen banaketa ekitatiborako) erabat finantzatzea eta soberako txertoak herrialde txiroetara transferitzen direla ziurtatzea esan nahi du”, adierazi zuen Georgievak Funtsaren udaberriko batzarrean.

Georgievak nabarmendu duenez, “Txertaketa politika ekonomikoa da”, eta, aldi berean, “Premiazkoa” dela “txertoak leku guztietara iristea”.

Egilea Andoni Beitia