Vinofest Nafarroa Iruñera itzuli da 22 upategirekinBaluartek hamahirugarren edizioa hartuko du apirilaren 17an.

Datorren ostiralean, apirilak 17, 16:30etik aurrera, Vinofest Nfarroaren hamahirugarren edizioa hartuko du Balaurtek, Foru Erkidegoko ardoaren inguruko hitzordu garrantzitsuenetako bat.

Ekitaldian 22 upategi bilduko dira, eta berritasunak aurkeztuko dizkiete bertaratutakoei. Jardunaldi horretan, edizioz edizio, mahastizaintza eta ardogintza kulturan interesa duten 2.000 pertsona inguru bilduko dira.

Inaugurazioa topa eginez
Inaugurazioak topa berezi bat izango du, Beatriz López Martínez protagonista duena, Reyna de Copas izenez ezaguna, Nafarroako jatorri-deiturako ardoaren eta ardoen kultura zabaltzeko eta sustatzeko egindako lana aitortzeko. Harekin batera, David Palacios Nafarroako Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileko presidenteak hartuko du parte.

Vinofest Nafarroako gastronomia- eta gizarte-agendan erreferentziazko ekitaldi gisa finkatu da, upategien, profesionalen eta ardozaleen arteko topagune bat eskainiz.