Babes ofizialeko etxebizitzak Nafarroan.

Nafarroako Gobernuak prozedura berri bat irekiko du gaur 207 etxebizitza babestu esleitzeko, 53 alokairu-erregimenean eta 154 erosteko. Sustapenetako bat lortzeko prozesua ekainaren 1etik 16ra bitartean egongo da eskuragarri modu telematikoan vivienda.navarra.es webgunean.

Nasuvinsak sustatutako alokairuko 53 etxebizitzak BaraƱainen daude eta logela 1 edo 2 dituzte. Sustapen honek gazteak alokatzeko 24 etxebizitza biltzen ditu, eta horietatik 12 herrian erroldatutako pertsonentzat gordetzen dira. Gainera, 5 desgaitasuna duten pertsonentzat dira, eta beste 5 60 urtetik gorakoentzat. Azkenik, alokairuko 19 etxebizitza daude. Horietatik 8 erreserbaren bat duten pertsonentzat izango dira, eta gainerako 11ak alokairu orokorrerako.

Burlatako sustapenean, 105 BOE ateratzen dira erosteko, Ripagainako D partzelan, 2, 3 eta 4 logelakoak. Familia ugarientzako hiru etxebizitza erreserbatzea aurreikusita dago, hiru genero-indarkeriaren biktimentzat, hiru terrorismoaren biktimentzat, lau mugitzeko desgaitasun larria duten pertsonentzat eta bi % 65etik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat. 18 etxebizitza esleituko dira errenta baxuko tarterako, eta 72, errenta alturako.

Babes ofizialeko 44 etxebizitza Tafallan

Bestalde, Tafallan babes ofizialeko 44 etxebizitza eskaintzen dira, 2, 3 eta 4 logelakoak. Bost etxebizitza erreserba-eskubidea duten kolektiboentzat gordeko dira. Eskatzaileen errentari dagokionez, 32 etxebizitza tarterik txikienerako izango dira, eta zazpi tarterik handienerako.

Azkenik, Olcozen erosteko bi sustapen daude. Lehenengoak 3 BOE eskaintzen ditu, berariazko erreserbarik gabeko 3 logelatakoak, errenta baxuko tarterako. Bigarren sustapenak, berriz, 3 logelako 2 VPT barne hartzen ditu, berariazko erreserbarik gabe.

Etxebizitza babestuak eskuratzeko baldintzak betetzen dituzten eta eskatzaileen erroldan izena emanda dauden pertsonen artean esleitzen dira, eta, horretarako, etxebizitza eskuratzeko baremoa aplikatu da. Baremo horretan, besteak beste, etxebizitza-premia balioesten da.