Garbiñe Basterra, mahai-inguruan parte hartzen duen gainerako komunitateekin batera.

Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko Departamentua eta Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoa parte hartzen ari dira South Summit Madrid 2026an, ekintzailetza eta berrikuntza irekira bideratutako nazioarteko erreferentziazko kongresuan.

Zehazki, CEINek stand bat du, Bi-Blade, HandCrafted Analytics, inBiot, Lera, Naxia, Patrimonio Fácil, Tairel Data eta Ysium Medical bere ekosisitemako startupekin partekatzen duena, eta bihar arte, ostirala, beren produktuak eta zerbitzuak erakutsiko dituzte inbertitzaileekin eta bezero berriekin harremanetan jartzeko.

Ekitaldi horretan parte hartzea Tech FabLab proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu horren kide da Nafarroa, Aragoi, Kantabria, Katalunia, Errioxa eta Valentziako erkidegoekin batera. Eskualde arteko ekimena da, eta Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planak kofinantzatzen du, Next Generation EU funts europarren bidez.

Business Angels Kluba

Testuinguru horretan, atzo mahai-inguru bat egin zen, eta sei erkidegoetako ordezkariek proiektuaren emaitzak partekatu zituzten beren lurraldeetan. Garbiñe Basterrra Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, I+G+b Enpresarialeko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak nabarmendu zuen Hirugarrena abian jarri dela Nafarroan, ekintzailetza zientifiko-teknologikoa eta digitala bultzatzeko espazioak eta zerbitzuak ematen dituena. Dagoeneko sei startup hartzen dituen instalazioa da, eta 30 jarduera baino gehiago egin dira.

Era berean, Basterrak Tech FabLab-en beste mugarri batzuk nabarmendu zituen bi urte eta erdiko ibilbidean, hala nola Open innovation berrikuntza irekiko programa sendotzea, Business Angels Kluba abian jartzea edo hainbat sektoretako Nafarroako startupen hedapena eta garapena bultzatzeko nazioarteko azokak.