Bermeoko Wartsila enpresako langileek greba hasi zuten atzo, astelehena, kaleratutako lau langile berriro hartzea eskatzeko. Multinazional finlandiarrak lantegi bat itxi du Bizkaiko udalerrian, eta ez die birkokatzea eskaini kaltetutako lau pertsonei, sindikatuetako iturriek jakitera eman dutenez.

Itxiera duela bi aste iragarri zioten batzordeari, eta, denbora hori igarota, enpresak ez du negoziaziorik hasi kaleratzeei alternatiba bat bilatzeko. Hori dela eta, langile guztiak greba egitera deitu ditu batzordeak, atzo hasi eta datorren ostiralera arte, eta oraingoz jarraipen zabala du, baita itsasontzian zuzenean lan egiten duten beste herrialde batzuetara joandako teknikarien artean ere, sindikatuek azaldu dutenez.

Egilea Andoni Beitia