Lorea Enciso ekintzaile nafar gaztea, bere lantegian.

Lorea Enciso Bozalek gozogintzarekiko duen grina enpresa-proiektu propio bihurtu du 28 urterekin. Miranda de Argan jaioa, Sukaldaritza eta Gozogintzako Erdi Mailako Graduarekin trebatu zen, eta Carlos Arguiñanoren Ayala Eskolako Gastronomia Masterrarekin zabaldu zituen bere ezagutzak. Aurtengo maiatzean ekiteko urratsa eman du, Nafarroako Erdialdean gozogintza jardueraren alde eginez, “Los dulces de Lore” lanarekin.

Bere lantegian tarta pertsonalizatuak eta gozoki mota desberdinak ekoizten ditu, zeliakoentzako edo laktosarekiko intoleranteentzako bertsioekin. Gainera, espazio intimo bat da, non kafe edo gosari bat har daitekeen kapritxo gozo batekin batera.

Denbora horretan, Erdialdea Garatzeko Partzuergoko Ekintzailetzari Laguntzeko Zerbitzuarekin egon da, Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako doako zerbitzu publiko bat, Nafarroako Erdialdean edozein ekintzaileri ematen zaiona. Loreak laguntza jaso du ekintzailetza-prozesu osoan, bere negozioaren bideragarritasuna aztertzen hasi eta autonomo gisa alta eman arte. Gainera, ekintzailetza-taldeak zalantzak argitzeko aholkuak eman dizkio, eta enplegu autonomoa sustatzeko 3.700 euroko dirulaguntza eta nekazaritzakoak ez diren jardueretarako enpresak sortzeko 2025eko laguntzak (40.000 euro) izapidetzen lagundu dio.