CO2 isuriak kezka handienetako bat dira gaur egun Europako herrialdeetako gobernuentzat. Etxebizitzen eraikuntzak eta horien energia-kontsumoak eragiten dituzte emisio horien %40 baino gehiago.

Egoera horren aurrean, eraikuntzaren sektorean aukera ekologiko eta eraginkorrak bilatu behar dira, iritsi baita garaia non etxebizitzek efizienteak izan behar duten beren bizi-zikloan zehar ez ezik, baita horren amaieran birziklatzean ere. Isolatzaileak Aislanat 20 urte baino gehiagoko ibilbidea duen enpresa nafarrak aukera horietako bat eskaintzen du, isolamenduen sektorean hain zuzen ere. Zelulosazko isolatzaile ekologiko bat da, Nafarroatik datorren egunkari birziklatuko paperarekin egina. Aislanat zelulosa zero kilometroko produktua da. Horrek kostuetan eragiten du, eta aukera ematen du prestazio handiko produktu bat eskaintzeko, karbono-aztarna askoz txikiagoa eta prezio lehiakorragoan.

Etxebizitza bat zelulosarekin isolatuz gero, %54 aurreztu daiteke klimatizazioan: berokuntzan eta aire girotuan. Aurrezpen horren gakoa da zelulosa-isolatzaileak etxebizitza bateko tenperatura hamar eta hamabi ordu artean mantentzea ahalbidetzen duela, beste material batzuek lortzen dutena baino askoz denbora gehiago.

Zelulosa, gaur egun, merkatuko isolatzailerik eraginkorrena da, hainbat arrazoirengatik: tenperatura luzaroago mantentzea lortzen du, berokuntza edo aire girotua berriro piztu beharrik gabe; guztiz ekologikoa da, bai fabrikazio-prozesuan, bai obran jartzean; isolamendu bakarra da, babes termikoa, akustikoa, kondentsazio-kontrola eta sutearen babesa konbinatzen dituena aplikazio bakarrean eta material bakarrarekin; erosotasun sentsazioa erregulatzen duen etxebizitzako material transpirabaz bat da, hezetasuna erregulatzen duena.

Zelulosa-isolatzailea fabrikatzeko prozesua da egunkari birziklatuaren papera desfibratzea, suaren aurkako tratamendu bat aplikatzea eta, ondoren, hura zakuratzea. Hau 2.500 metro baino gehiagoko instalazioetan egiten da; Aislanatek Beriainen erosi berri ditu, Moreako putzuaren aurrean. Passivhaus estandarraren pean diseinatutako bulegoak dira administrazio-bulegoak, laborategia, bilera-gela eta prestakuntza-gela.

Oso erraza da zelulosa duen etxebizitza bat isolatzea. Aislanateko teknikari batek bisita egin ondoren (doan eta konpromisorik gabe), isolamendu-sistema egokiena zehazten da: intsuflatua, lehorrean proiektatua edo hezean proiektatua. Hormetan ohikoena intsuflatua da: horman zulo txiki batzuk egiten dira eta isolatzailea intsuflatzen da gainazala bete arte; ondoren, zuloak berriz estaltzen dira. Estalkipean, lehorrean proiektatutakoa erabiltzen da.

Egilea Andoni Beitia