LABek “norabide aldaketa” eskatuko du maiatzaren 1ean

LAB sindikatua maiatzaren 1ean mobilizatuko da euskal eskualdeetan, Aldaketa da aukera leloarekin. Norabide aldaketa batengatik. Zaintza, lana, bizitza, herria! Eta gertatzen ari diren “borroka guztiak” aitortzeko eta egungo eredu ekonomiko eta sozialaren “aldaketaren aldeko mobilizazioan” sakontzeko helburuarekin. “Jokoan dago zein norabidetan egin behar diren aldaketa horiek eta nora bideratu behar diren politika publikoak”, ohartarazi du sindikatuak. Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi duenez, sindikatuak “borroka irekiak aitortzeko” eta “datozen dinamika eta greba berriei indarrez ekiteko” aprobetxatuko du. Aranbururen hitzetan, Maiatzaren 1a “klasearen harrotasuna aldarrikatzeko eta erakusteko eguna izango da”, “Norabide aldaketa bat” lortzeko helburuarekin, egungo sistema “ezin delako mantendu ez sozialki ezta ekologikoki ere”. Bere ustez, “Aldaketak saihestezinak dira” eta, ondorioz, “Jokoan dagoena, eztabaidatzen dena, aldaketa horiek zein norabidetan egin behar diren da”.