Bibiana Medialdea Kontsumoko zuzendari nagusiak ondo ikusten du Bartzelonako Udalak merkataritza elektronikoko plataformei tasa bat ezartzeko aztertzen ari den neurria, eskaerak entregatzean espazio publikoa erabiltzeagatik, “Ingurumen-kostua ordaintzeko balio duelako”. Efe agentziari eskainitako elkarrizketa batean, Medialdeak (Unidos Podemos) aipatu du Udalak aztertzen ari den neurri hori, online salmenten inpaktu gero eta handiagoa kudeatzeko eta paketeak etxera eramateko aparkatzen duten ibilgailuen ugaritzea mugatzeko, eta, horrela, sortzen duten “aztarna ekologikoa” geldiarazteko.

“Ekimen ona da. Ingurumen-kostua ikusarazteko modu bat da, kontsumo-modalitate berri bat, guztion gain geratzen dena, baina ikusezina dena eta ondo jasanarazten eta birbanatzen ez dena, eta zergek, biltzeko ez ezik, portaera kaltegarriak aldatzeko ere balio dute. Fiskalitate berdea formula bikaina litzateke kontsumo mota hori zergapetzeko “, esan du.

Egilea Andoni Beitia