Bonu berdeen eta jasangarrien jaulkipena 210.000 milioi eurokoa izan zen lehen hiruhilekoan mundu osoan, hau da, aurreko urtean baino 3,5 aldiz handiagoa.

Natixiseko ikerketa zerbitzuak bonu berdeen merkatuari buruzko txosten batean azaldu duenez, bonu berdeen eta jasangarrien zor mota guztiek zirkulazioaren eskaintza eta bolumena nabarmen handitu dituzten arren, gehikuntza handiena bonu sozialek eragin dute. Zor mota horren eskaintza sei aldiz biderkatu da urte arteko tasan.

Zirkulazioan dauden bonu berdeak eta jasangarriak 1,2 bilioi eurokoak dira gaur egun, 2020. urtearen amaieran baino % 20 gehiago. Europako herrialdeek jaulkitako bonu berdeak ere aipatzen ditu astearte honetan argitaratutako txostenak.

Ildo horretan, 2021 “nahiko indartsu” hasi zela azaldu du, euroaren eremuko igorle subiranoek 18.000 milioi euro jaulkita bonu berdeetan. Espainiako Altxor Publikoak aurten emitituko du bere lehen bonu berdea.

Egilea Andoni Beitia