Gipuzkoako Bazkundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak dibulgazio-jardunaldi bat antolatu zuten SPRI eta Miramon Enpresa Digitalarekin batera, “Produkzio-prozesuen digitalizazioa” izenburupean.
Jardunaldia “Gipuzkoa Teknologikoa” programaren hemeretzigarren edizioaren barruan dago, eta ekoizpen-prozesuen automatizazioan aplikatutako abantailak eta erronkak ezagutu nahi dituzten industria-enpresei zuzenduta dago.
Jardunaldian, gai horren esparruan, automatizazioaren egungo egoeraz eta datozen urteetan nora joan daitekeen azalduko da, ekoizpen-prozesuak automatizazioarekin, optimizazioarekin eta adimen artifizialarekin nola erlazionatzen diren, digitalizazioa nola erabili bezeroaren esperientzia hobetzeko, produktu metalikoetarako fabrikazio-eredu digitalak, eta Gipuzkoako enpresetan aplikazioa izan duten bi kasu praktiko ezagutuko ditugu. Horretarako, hizlari nabarmenak izango dira, besteen artean:
Idoia Echave (TEKNIKERreko Industria Kudeaketa eta Berrikuntza Unitateko arduraduna), Peter Craamer (MONDRAGON SISTEMAS DE INFORMACION entitateko Berrikuntza eta Industry 4.0 zuzendaria), Idoia Iceta (DIGITALENTUKO sortzailea), Eva Anglada (TECNALIAko ikertzaile seniorra), Gorka Sudupe (INDUSTRIAS ORMOLAko zuzendari nagusia), Iñigo Oyarzun (Inplantazioetako arduraduna AMEBIn).
Digitalizazioak gero eta indar handiagoz egiten du aurrera, eta gizarteko esparru guztietara iristen ari da. Industrian, hainbat aplikaziorekin txertatzen ari da ekoizpen-prozesuen digitalizazioan eta automatizazioan. Horri esker, bezeroen aurrean posizionatzea ahalbideratzen du, eraginkortasuna eta emaitzak hobetuz.
Ondorioz, ekoizpen-prozesuen automatizazioa funtsezkoa izango da ingurune global batean lehiatu ahal izateko; ingurune horretan, eraginkortasuna, egokitzeko gaitasuna eta bezeroarekiko hurbiltasuna funtsezkoak izango dira.
Gipuzkoa Tecnologikoa
Gipuzkoa Teknologikoa” programa 2003an hasi zen. Gipuzkoako Bazkundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, urtero hiru jardunaldi antolatzen ditu, enpresa munduan informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilerarekin eta aprobetxamenduarekin lotutako hainbat gai jorratzeko: Interneteko segurtasuna, Big Data, Gauzen Interneta, Industria 4.0, Blockchain, Cloud computing, Fabrikazio aditiboa, robotika, biki digitalak, etab.