Elkarkidetzak guztira 46 milioi euro ordaindu dizkie 7.417 pentsioduni 2020ko ekitaldian, biziarteko pentsioetan batez ere, eta 1.221 milioi euroko ondarea du. Guztira 29.275 pertsonak osatzen dute elkartutako kolektiboa. Euskadiko BGAEak Ohiko Batzar Nagusia egin zuen atzo Gasteizen, eta bertan aurkeztu zuen 2020ko ekitaldiaren itxiera. Batzarraren erabaki guztiak, kontuen onarpena eta 2020ko ekitaldiko kudeaketa txostena barne, aho batez onartu ziren, ohar batean jakinarazi duenez. Arduradunen esanetan, 2020ko ekitaldian “erabateko eragina” izan du 19-kobidaren pandemiak.

Avatar

Egilea Andoni Beitia