Sofía Rodríguezek oso argi dauka bizitzan duen helburua zein den: adinekoei beren talentua, grina eta ongizatea bultzatzen laguntzea. Horrela sortu zen Psikopompo, pertsonekiko konpromiso hori islatzen duen proiektu ekintzailea. “Pandemiak ageri-agerian jarri duenez, adinekoek gaur egun ematen dieguna baino arreta handiagoa behar dute gizartearen eskutik”.

“Gure xede-publikoa talentuak eta grinak suspertzeko gaitasuna duten baina baliabiderik, baliabide materialik edo etxetik kanpo garatzeko eragozpen fisikorik ez duten adineko pertsonak dira”. Adinekoak esperientziak behar bezala garatzeko behar duen material guztia eramaten dute etxebizitza partikularrera, tutoretzapeko etxebizitzara, adinekoen egoitzara edo zentro soziosanitariora.

Esperientzia Sofia Rodríguez profesional eta lanean ari den langileak gidatzen eta babesten du soilik; Arreta Soziosanitarioko eta Animazio Soziokulturaleko teknikaria da, bai eta “Gerontologia eta Hirugarren Adina” graduondoko ikaslea ere, besteak beste, eta sektore soziosanitarioan eta adineko pertsonen sektorean ari da lanean. Blanca Pastorrek dinamizatzaile eta kudeaketa lanetan laguntzen du, eta Elsa Garrido psikoterapeuta gure bizipenek emozionalki eta fisikoki pertsonarengan sortzen dituzten epe luzeko ondorioak aztertzeaz arduratzen da.

“Gure metodologia esperientzietan lantzen dugu, eta arreta jartzen dugu pertsonarengan, oroimenaren entrenamenduan, aisialdi inklusiboan, sormen-prozesuan % 100eko parte-hartzean, adinekoari duintasuna ematean, eragin positiboan, ezagutzaren belaunaldien arteko transmisioan, kultura-osasunean eta zahartze aktiboan.” Sofíak zerbitzuen sektoreko ekimen onenaren Ferrovial Saria irabazi zuen, “Zure ideiak balio du” lehiaketaren XVI. edizioan. Jasotako saria Gerontologia eta Hirugarren Adinaren alorreko graduondoko bat egiteko baliatzea erabaki zuen.

Prestakuntza hori amaitzean, Talentu Aktiboa +65 ekimena abian jartzea erabaki du, Gasteizen 65 urtetik gorakoen talentua, grina eta ongizatea bultzatzeko. “Zahartze osasungarrian I+G+b sustatu eta gauzatu nahi dugu, 65 urtetik gorakoen talentua eta ongizate emozionala, fisikoa, kulturala eta soziala sustatzearren, eta, horrez gain, hainbat eragilek adinekoen inguruan dauzkaten ikuspegiak elkarrengana hurbildu nahi ditugu” adierazi du Sofíak.

Proiektuaren sustatzaileak espero du proiektua lagungarri izatea lankidetza areagotzeko elkartearen egituran dagoeneko integratuta dauden profesional eta eragileen artean ezagutzak eta esperientziak transferitzeko, adinekoentzako bizi-proiektu motibatzaileak elkarlanean sortzeko eginkizunak gidatuta.

Helburuak

Helburuak honako hauek dira: oroimena entrenatzea, aisialdi inklusiboa, sormen-prozesuan % 100eko partaidetza, adinekoari duintasuna ematea, eragin positiboa, kultura-osasuna eta zahartze aktiboa. Lau alorretan bereizten da lana, eta lau alor horiek batera eta bakoitzak bere kasa dihardute, jarduerak eta ikerketak egiteko lanetan. Lehena ikerketa aktiboa da, pertsonen ongizate integralaren hainbat sektoretako profesionalekin. Bigarrena, 65 urtetik gorako talentu aktiboak, elkarteak, kanpo-eragileak, komunitatea eta herritarrak. Ondoren, I+G+b alorreko ordezkariak, gizartea kontzientziatzeko proiektuen garapenerako eta ideien sustapenerako eragileak diren heinean. Eta, azkenik, erakunde-ordezkariei lagundu nahi diegu, berrikuntzako eta inpaktu sozialeko formulak berritu eta egokitzeko eta inplikatutako gainerako eragileekin ezagutzak trukatzeko.

Lan honen helburua da ongizate-zirkuluak ixtea, pertsonaren orekan mantentzen diren lau ikuspegietan sakontzeko: Ongizate emozionala, lasaitasuna eta helburuak eskainiz; ongizate fisikoa, bizimodu aktibo eta osasungarri bat sustatzeko; ongizate kulturala, adinekoen eskura jakintza eta entretenimendua jarriz; eta gizarte-ongizatea, komunitatearentzat ere onuragarria izango baita.

Egilea Admin