Gaur 70 egun bete dira Amurrioko eta Laudioko Tubacexeko langileek greba mugagabea hasi zutenetik, 129 langile kalean utzi dituen lan-erregulazioko espedientea bertan behera utzi nahi dute, eta beste 521 lan-erregulazio egoeran daude irailaren 10era arte. Egoera arintzeko eta ekintza solidario gisa, astelehenean Guardian eta Autoglaseko langileek Laudion eta atzo Tubos Reunidosekoek Amurrion hiru enpresa horietan bildutako dirua greban dauden lankideentzat eman zuten. Diru-bilketa, 6.000 euro ingurukoa, duela aste batzuk sortutako funts solidariora joan da.

Avatar

Egilea Andoni Beitia