2021eko otsaileko indizearen bilakaera negatiboa izan da industria-sektore handi guztietan, 2020ko otsailarekin alderatuta. Ekipo-ondasunek % 13,5eko beherakada izan dute. Energiak % 10,9 egin du behera eta tarteko ondasunek, % 8,6. Lehenengoen artean, energia elektrikoaren hornidura eta petrolioaren fintzea aipatu behar dira, eta, bigarrenen artean, metalurgia-jarduerak eta produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa daude.
Kontsumo-ondasunek, oro har, % 6,1eko urte arteko beherakada izan dute, kontsumo-ondasun ez-iraunkorren % 6,3ko eta kontsumo-ondasun iraunkorren % 5,5eko jaitsieren ondorioz.