Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta eta ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapena kontuan hartuta, kapital ondasunen prezioak % 8,2 igo ziren, bitarteko ondasunenak % 1,1, eta kontsumo ondasunenak % 0,6 jaitsi ziren. Inportazioen kasuan, kapital ondasunen prezioak % 4,5 jaitsi ziren; aldiz, bitarteko ondasunenak % 3,3 handitu ziren eta kontsumo ondasunenak % 2,9 igo ziren.

Esportazioen xede diren eremu geografikoak kontuan hartuta, 2020ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, prezioek gora egin zuten eremu guztietan, bai eurogunean (% 2,0), bai EB-28an (% 1,4), ELGAn (% 1,0) eta, batez ere, munduko gainerako lekuetan (% 7,1). Inportazioetan ere prezioak igo ziren hiruhileko batetik bestera.

Egilea Admin