Elikagaien salmentek % 0,3ko atzerakada izan dute azalera handietan eta elikadura-kate handietan, aurreko urteko hil beraren aldean. Gainerako artikuluen kasuan, ordea, beherakada handiagoa izan da, % 18,2koa, 2020ko otsailarekin alderatuta.

Aurreko hilaren, hau da, 2021eko urtarrilaren aldean, prezio konstanteetako elikagaien salmentak % 2,5 jaitsi dira otsailean; gainerako produktuenak, berriz, % 0,4 igo dira. Araban, hil arteko % 2,4ko igoera izan da, Bizkaian salmentak % 0,4 jaitsi dira aurreko hilaren aldean eta Gipuzkoan beherakada nabarmenagoa izan da, % 5,6koa.

2021eko urtarrileko eta otsaileko metatuan, merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenta-indizeak % 2,7ko murrizketa izan du.