Otsailean, etxegintzaren azpisektoreak % 0,6ko hil arteko jaitsiera izan du bere lehengaien kostuan, eta obra zibilaren azpisektoreak % 1,3koa. Urte arteko bilakaeran, etxegintzako lehengaien kostuak % 0,4 igo dira, eta obra zibilekoak, berriz, % 2,4 jaitsi.

Sektoreak kontsumituriko lehengaien prezioei dagokienez, 2021eko otsailean 2020ko otsailaren aldean hazkunderik handienak izan dituztenen artean nabarmentzekoak dira sektore hauek: metalurgia (% 6,5), material elektronikoa (% 5,7) eta material elektrikoa (% 2,4). Aldiz, prezioek behera egin dute sektore hauetan: petrolioa fintzea (% 4,6ko jaitsiera), mineral ez-metalikoak (% 4,5 behera) eta energia elektrikoa eta gasa (% 2,1 behera).

Egilea Admin