CAF tren-fabrikatzaileak 43 milioi euroko balioa duen kontratu bat jaso du. Kontratu horren bidez, 15 lineako Urbos 15 tranbia hornituko dizkio Portugalgo hiriburuari. Linea hori oso jendetsua da, Lisboako gune turistiko nagusiak hartzen baititu bere ibilbidean. Akordioak, gainera, unitate horien mantentze-zerbitzuak jasotzen ditu, bost urterako.

Beasaingo enpresak jakitera eman duenez, CARRIS, LIsboako lurrazaleko garraio publikoaz arduratzen den erakundea, berriz ere CAFekin fidatu da bere flota handitzeko. Hala, gogora ekarri zuen 90eko hamarkadaren erdialdean jada parte hartu zuela gaur egun 15. linea horretan dabiltzan tranbia artikulatuen erdien fabrikazioan eta horniduran.
Energia biltegiratzea

Enkargu berriak linea lisboeta garrantzitsu honen eskaintza eta zerbitzuaren kalitatea handitzeko balioko du. Oraingo honetan, berrikuntza nagusietako bat izango da 15 unitateak ontzian energia biltzeko sistema batez hornituta datozela. Hautabide hori bereziki interesgarria da arkitekturaren aldetik sentikorrak diren eremuak dituzten eta katenariak jartzea gomendatzen ez duten hirietan, Lisboan, adibidez. Biltegiratzeko sistema horrekin, tranbiek zeharkatu ahal izango dituzte, aireko kable horietara konektatuta egon beharrik gabe.

CAFek aintzat hartu du kontratu hori, “Tranbien segmentuan eta, oro har, hiri-mugikortasun jasangarrian duen lidergoa sendotzen duelako”. Zentzu horretan, mota horretako ibilgailuak Sevillan, Birminghamen, Luxenburgon eta Kaohsiungen eman dituela gogorarazi du.

Avatar

Egilea Andoni Beitia