Euroguneko ekonomia atzeraldian sartu zen berriro, BPGa % 0,6 murriztu baitzen urtarriletik martxora bitartean, 2020ko azken hiruhilekoan % 0,7 jaitsi ostean, Covid-19 pandemiaren berragerpenak geldiarazteko neurrien eraginaren ondorioz, Eurostatek argitaratutako aurretiazko datuaren arabera.

Era berean, Europar Batasuneko (EB) ekonomia ere atzeraldian sartu zen berriro, BPGren % 0,4ko uzkurtzea erregistratu baitzuen 2021eko lehen hiruhilekoan, 2020ko urritik abendura bitartean % 0,5 jaitsi ondoren. 2020ko hiruhileko berarekin alderatuta, euroguneko BPGa % 1,8 murriztu zen, eta hogeita zazpikoa, berriz, % 1,7.

Datuak eskuragarri zituzten herrialdeen artean, Portugalek (-% 3,3) BPGren uzkurtze handiena izan zuen, ondoren Letoniak (-% 2,6) eta Alemaniak (-% 1,7), eta, azkenik, Lituaniak (+% 1,8) eta Suediak (+% 1,1) izan zuten hazkunderik handiena EBn.

Urtetik urterako hazkunde-tasak, 2020ko hiruhileko berarekin alderatuta, negatiboak izan ziren EBko herrialde guztietan, Frantzian (+% 1,5) eta Lituanian (+% 1) izan ezik.

Estatuaren kasuan, BPGa % 0,5 murriztu zen lehen hiruhilekoan, 2020ko laugarren hiruhilekoan izandako geldialdiaren ondoren. Iazko lehen hiru hilabeteekin alderatuta, ekonomiak % 4,3 egin zuen behera.

Egilea Andoni Beitia