Wavegarden enpresa gipuzkoarrak larunbat honetan inauguratuko du Suitzako Alpeetan urteko egun guztietan surfa egitea ahalbidetuko duen olatu artifizialen lehen multzoa, Alaïa taldeak Sionen sustatua, Lausanatik ordubete baino gutxiagora.

Wavegardenek ohar baten bidez jakinarazi duenez, itsasorik gabeko herrialde batean sortutako lehen instalazioa izango da, eta aurrerantzean surfa gustuko dutenei eta Suitzako familiei hurbilduko die hondartzako bizimodua.

Gainera, proiektuak entrenamendurako gune bat eskainiko die kirol honetako profesionalei eta ekitaldi korporatibo alternatiboak garatzeko leku bat enpresei.

Wavegardenek bere agirian adierazi duenez, sarrera prebentan lortutako arrakasta “izugarria” izan da, eta horrek “argi eta garbi islatzen du garai zail hauetan kanpoko aisialdirako aukerak oso aukera desiratuak direla”.

Egilea Andoni Beitia