Ekainaren 9tik aurrera, turisten jatorri edo helmuga diren herrialde nagusietako batzuekin bidaiak berriro ireki nahi ditu Frantziak, “Ahalik eta uda normalena izateko”.

Jean-Baptiste Djebbari Garraioko Estatu idazkariaren asmoa hori da, eta LCI telebista katean egindako elkarrizketa batean aitortu duenez, “Ezinezkoa izango da helmuga guztiak irekitzea”, eta Txinarekin irekitzeko zailtasunak azpimarratu ditu, bertako agintariek “zero kovid” politikagatik ezartzen dituzten murrizketak direla eta.

Egilea Andoni Beitia