G20ko Turismo ministroek nazioarteko bidaiak segurtasun baldintzetan nola suspertu eztabaidatuko dute bihar Italiako txandakako presidentetzapean egingo duten bilera birtualean, sektoreak 2020an munduko barne produktu gordinari (BPG) egindako ekarpena % 49,1 murriztu baitzuen.

Turismoak mundu mailako hamar lanpostutik bat ordezkatzen du, eta 2014 eta 2019 artean lau lanpostutik bat sortzen lagundu zuen, Italiako Presidentetzak aipatutako Bidaia eta Turismoaren Munduko Kontseiluaren zifren arabera.

Egilea Andoni Beitia