H & M dendetako langileek greba mugagabea hasi dute astelehen honetan Nafarroan eta EAEn, aurreikusitako kaleratzeen aurka “jarraipen zabala” eginez, ELA sindikatuak jakitera eman duenez.

H & M Suediako moda-kateak proposatutako enplegu-erregulazioko espedienteak 52 langileri eragiten die EAEn (30 Bizkaian, 18 Gipuzkoan eta 4 Araban) eta beste 4 langileri Nafarroan, ELAk zabaldutako datuen arabera.

ERTEko negoziazio mahaia Espainia osora zabaldu da -mila kaleratze baino gehiago-, baina ELAk Lanuzteak deitu ditu bere eremuan, partzialak apirilaren 24an, 29an eta 30ean, eta greba mugagabea maiatzaren 3tik aurrera.

ELA sindikatuak salatu duenez, pandemiaren aurretik H & Mk 22.000 milioi euro fakturatu zituen 2019an eta 1.270 milioiko irabaziak aitortu zituen.

ELAk lanaldia murriztea eskatzen du enpresan mantenduko den enplegua banatzeko, bai eta sortzen diren lanpostu mota berriak (bezeroarentzako arreta, biltegia, logistika eta banaketa…) azpikontratatu, deslokalizatu eta lan-baldintza are eskasagoetan egin ez daitezen neurriak ezartzea ere.

Era berean, kaleratutako gehienak seme-alabak zaintzeko lanaldia murriztuta duten amak direla salatu du, eta hori “aberrazioa” dela esan du, eta horri erantzuteko neurriak aztertzen ari dela gaineratu du.

Egilea Andoni Beitia