Espainiako Altxor Publikoak 6.150 milioi euro jarri ditu sei eta hamabi hilabeterako letretan, eta, azken kasu horretan, interes txikiagoa dute.

Enkanteko datuen arabera, 12 hilabeterako letretan, 5.200 milioi euro esleitu dituzte, eta interesa -% 0,521ekoa izan da, apirileko eskaintzan aplikatutako -% 0,511 baino txikiagoa edo negatiboagoa.

Egilea Andoni Beitia