MAIALEN MUSATADI /2019-11-11/ AZTI zentro teknologikoak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elakordio bat sinatu du programa informatiko berri bat garatzeko. Algoritmo batean oinarrituta dagoen programa honi esker, Gipuzkoako kostaldean energia eolikoa sortzeko plantak instalatzeko eremurik egokienak identifikatuko dira. Softwareak itsasoko haize errotak ipintzeko eremu eraginkorrenak eta jasangarrienak detektatuko ditu, eta aintzat hartuko ditu alderdi teknikoak, ingumenekoak eta sozioekonomikoak.

AZTIk ohar baten bidez azaldu duenez, energia berriztagarriak bilatzea lehentasunezko jarduera-ardatza da EnergiBasque Euskadiko Energia Estrategiaren planaren barruan, tartean itsas zabaleko energia eolikoa (offshore). Beraz, proiektu honek Gipuzkoako Foru Aldundiari erabakiak hartzeko tresna bat eskainiko dio: itsaso zabaleko energia eolikoak sortzeko etorkizuneko ekintzailetzaren jasangarritasuna eta egokitasuna modu eraginkorragoan ebaluatzea ahalbidetuko dio, ingurunearen ezagutza zientifikoan oinarritutako irizpidearekin, horrela egoerari aurre hartuz eta balizko kokapen eskaerei erantzun arina, azkarra eta sendoa emanez. Tresna 2021. urtearen hasieran eskuragarri egotea aurreikusten da.

Halaber, AZTIren esanetan, Euskadiko kostaldeak “potentzial handia” du itsas zabaleko energia berriztagarri alternatiboak sortzeko, hala nola eolikoa. “Baina, euskal kostaldeak eskaintzen dituen baldintza egokiei ahal bezain beste etekin ateratzeko, beharrezkoa da instalazio eta mantentze lanetan kostuak murriztea, eta hori lortzeko gakoa da eremu egokienak hautatzea, sorkuntza energetikoko parkeak instalatzeko”.

Energia eolikoa Espainian

Aurreikusten denaren arabera, Espainiako itsasoko potentzial eolikoa 8 GWtik gertu dago sakonerarik gabeko uretan, hots, 50m baino gutxiagoko sakonerakoetan. 2010ean Energia eolikoaren sektorearen ekoizpen energetikoa 43.700 GWh-tik gorakoa izan zen, eskaera elektriko nazionalaren %16ko estaldurako ekarpena eginez, eta zenbaitetan ordutegi eskaeraren %50eko estaldura ere gaindituz.

Hala, EnergiBasque Euskadiko Energia Estrategiaren plana jauzi kualitatiboa da estrategia integral bat egituratzeko. Hautatutako bi arlo energetikoen artean daude undimotriz energia (olatuen indarra aprobetxatzen duena) eta offshore eolikoa, dagoen eskaera energetikoa iturri berri iraunkorragoekin ordezteko eta, halaber, energia ekoizteko gunea itsaso zabalera eramateko.

Egilea Andoni Beitia