TUBOS Reunidos taldeko langileek, LAB eta esk sindikatuek deituta, Amurrioko Tubos Reunidos eta Trapagarango Productos Tubulares lantegien enplegua eta etorkizuna defendatzeko mobilizazioak egin dituzte asteazken honetan Bilbon, eta bideragarritasun plan bat eta industria plan bat eskatu dituzte.
Hain zuzen ere, langileek Tubos Reunidosek Bilbon dituen bulegoetara eraman dute protesta, eta bertan salatu dute denbora daramatela Taldearen zuzendaritzak bideragarritasun plan bat eta industria plan bat helarazteko zain.
Hori dela eta, idazki bat aurkeztu dute taldearen bulegoetan, zuzendaritzari eta, zehazki, kontseiluko presidenteari plan horiek aurkezteko eskatzeko.
Gainera, sindikatuek gogorarazi dute hitzarmenak “iraungita” daudela duela urte batzuetatik, zehazki, Tubos Reunidosen duela lau urtetik eta Productos Tubularesen duela hiru urtetik. Ildo horretan, kontratua berritzeko “berririk” ez dutela esan dute, “Blokeo egoeran” daudelako.
Elkarretaratzean Tubacexeko eta PCB-ITPko langileen babesa izan dute, eta eskerrak eman ostean, “Borrokaren eredu” direla azpimarratu dute.