Cie Automotive automobilgintza sektoreko euskal konpainiak atzean utzi du kobidaren krisia, nahiz eta munduko autoen salmentak % 11 jaitsi diren, eta zifra errekorrekin egiten du hori, merkatu-kuota irabazita. Lehen hiruhilekoan, salmentak % 6 igo dira, 873 milioi euroraino; eta mozkinak, % 7, 78 milioira iritsi dira.

Anton Pradera presidenteak baikortasun eta konfiantza mezua igorri zuen akziodunen batzarraren aurrean, enpresa auto elektrikoaren aldeko apustuaren eskutik hazten ari dela gogoratuz, bertan merkatu-kuota handitzen ari baita; Asiako merkatuan duen presentzia, Txina eta India buru direla, eta comfort elementuen ekoizpena, auto elektrikoetarako zein gasolinarako balio duen eguzki sabaiekin. Horrekin guztiarekin, CIEk hazten jarraitzea espero du, 25.196 enplegu berri sortu ostean.

Egilea Andoni Beitia