Getariako Indaux enpresako 34 urteko langile bat hil da ostegun honetan, asteburuan izandako lan-istripu txiki baten ondorioz konorterik gabe lurrera erorita, buruan kolpe bat jasota, ELAko iturriek jakitera eman dutenez.

Sindikatu horren arabera, Getariako Indaux enpresako behargina da, altzarientzako burdineria egiten duena.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua larunbatean izan zen, 06: 45ean, eta langileak hatz bat moztu zuen.

ELAren esanetan, heriotza berri honekin, “22 pertsona galdu dira aurten Euskal Herrian lan istripu baten ondorioz”, hirugarrena Gipuzkoaren kasuan, zehaztu duenez.

Avatar

Egilea Andoni Beitia