Uvesco taldea, BM Supermerkatuak eta Super Amara banderen pean jarduten duena, eta Guuk telekomunikazioetako euskal operadorea elkarlanean arituko dira supermerkatuen digitalizazioan aurrera egin ahal izateko tresna teknologiko berriak bultzatzeko. Horretarako, datozen hiru urteetarako Berrikuntza eta Digitalizazio Planaren abiapuntua izango den akordioa itxi dute. Uvesco taldeko CEOk eta Guukeko presidenteak akordioa sinatu zuten atzo Irunen. Aurreikusitako ekimenen artean dago adimen artifiziala txertatzea, freskoen edo orga adimendunen atalen balantzetan errealitate areagotua aplikatzea.

Egilea Andoni Beitia