Samsung Electronicsek ez du MWCn parte hartuko birusagatik

Samsung Electronics erraldoi teknologiko hegokorearrak esan duenez, ez ditu bere produktuak Mobile World Congressen (MWC) erakutsiko, pandemia dela eta.

“Gure langileen, bazkideen eta bezeroen osasuna eta segurtasuna da gure lehentasuna, beraz, aurtengo MWCn ez erakustea erabaki dugu”, esan du Suwonen (Seul hegoaldean) egoitza duen enpresak ohar baten bidez.