Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independentea (AIReF) bat dator Espainiako Gobernuak 2021-2024 aldirako dituen kopuru makroekonomikoekin eta aurrekontuekin, baita ekitaldiren baterako hobekuntzekin ere, baina helburu fiskal zehatzak dituen plan nazionalik ez egotea kritikatu zuen.

Egonkortasun Programaren Eguneratzeari buruzko txostenaren aurkezpenean, AIReFeko presidente Cristina Herrerok esan zuen Estatuko Gobernuaren estrategia fiskala osatu gabe dagoela eta ez dituela integratzen Berreskuratze, Eraldaketa eta erresilientzia Planean jasotako erreforma eta inbertsio guztien ondorio makroekonomiko eta fiskalak. Herrerok epe ertainerako estrategia fiskal sinesgarri eta errealista bat eskatu zuen, finantza publikoen iraunkortasuna bermatuko duena eta berreskuratze planak izango lituzkeen ondorioak zehaztuko dituena.

Avatar

Egilea Andoni Beitia