Reyes Maroto Industria, Turismo eta Merkataritza ministroak aurreratu duenez, Gobernuak 45 milioi turista atzerritar erakartzea espero du aurten, 2019an etorri ziren 83,5 milioien erdia baino gehiago, eta atzerritarrei Espainian oporrak planifikatzen hasteko eskatu die.

Turespañak, “Espainia merezi duzu” esloganarekin, turisten merkatu igorle nagusietan egingo duen promozio kanpainaren aurkezpenean, ministroak nabarmendu du baldintzak betetzen direla nazioko eta nazioarteko bidaiak berriro irekitzeko, herrialdeak konfiantza, segurtasuna eta kalitatea eskaintzen dituelako une honetan.

Egilea Andoni Beitia