Adin ertaineko langile bat hil da Basauriko (Bizkaia) Acenomar enpresako teilatu batetik erorita, Segurtasun Sailak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez.

Segurtasun Sailak zehaztu duenez, goizeko hamarrak hogei gutxi aldera jaso du Arteagoiti industrialdeko enpresa horretan lan-istripu bat gertatu dela jakinarazteko abisua.

Antza denez, langile bat enpresako teilatuan zegoen eta, oraindik argitu ez diren arrazoiengatik, lurrera erori da eta bertan hil da zaurien ondorioz.

Egilea Andoni Beitia