CIC EnergiGUNE energia biltegiratzeko euskal zentroak eta Tekniker zentro teknologikoak Flow Batteries Europe elkartearen sorreran parte hartzen dute. Elkarte hori Europako hamasei erakundek osatzen dute, eta fluxu-baterien bidez “Europan deskarbonizazioa bizkortzen” laguntzen du, energia biltegiratzeko irtenbide malgu gisa.

Elkarte berriaren helburuak dira fluxu-baterien teknologiak garatzeko aukerak sortzea, Europako finantzaketa-programetan sartzea eta esparru horretan negozio-aukerak sortzea. Elkartearen sorrera-batzarrak, halaber, Batzorde Betearazlea hautatu zuen, eta bertan CIC EnergiGUBE Negozio Garapeneko zuzendari Raquel Fertek ordezkatuko du. Haren esanetan, “Europak fluxu-baterien esparruan posizionatu behar du, Asiak eta Ipar Amerikak abantaila handia baitaramate bai I+G arloan bai merkataritza-jardueran”, eta adierazi du “aliantza horrek aukerak aprobetxatzeko eta Europako balio-kate eraginkor bat zehazteko aukera emango digu”.

Egilea Andoni Beitia