Gipuzkoako Ganberak Acelera Pyme bulego bat izango du

Gipuzkoako Merkataritza Ganberak, Red.es eta Espainiako Ganberarekin lankidetzan, Acelera Pyme Bulegoen Programa jarri du abian, enpresa txiki eta ertain, autonomo eta ekintzaileen eraldaketa digitala bultzatzeko helburuarekin, IKTen etengabeko kultura, erabilera eta aprobetxamendua ezarriz beren enpresa-estrategietan.

Red.es-ek eta Espainiako Ganberak 60 Acelera Pyme bulego sortzeko lankidetza-hitzarmena aurkeztu du Merkataritza Ganberen sarearen bitartez, horien artean Gipuzkoako Bazkundea dagoelarik. Helburua zehatza du; produktu teknologikoen merkaturako sarbidea erraztea eta enpresei negozio, ekoizpen, produktu zein zerbitzu-prozesuetan lehiakorragoak izaten laguntzea, teknologia digitalak erabiliz, ekonomia digitala sistematikoki txertatuz, zehazki, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei (IKT) dagokionez.

ETEen, mikro ETEen eta autonomoen ohiko jardueran eta estrategian bidaide izan eta, nazioarteko produktibitatea eta lehiakortasuna maximizatuko duten funtsezko tresnak eskainiko dizkiegu. Digitalizazioak ateak irekitzen ditu lehen pentsaezinak ziren jarduerak eraldatzeko. Hala nola, ibilgailuen, piezen eta osagaien eskaneatzea eta digitalizazioa ekoizpen-lerroen barruan integratzea, gaixotasunen terapia errealitate birtualaren bidez artatzea, enpresaren ondasunak eta aktiboak geolokalizatzeko teknologia, kontsumo-produktuak modu masiboan eta kostu txikiekin pertsonalizatzea, etab. Zehazki, Gipuzkoako Bazkundeak honako zerbitzu hauek eskainiko ditu:

Neurrira egindako aholkularitza-zerbitzu bat, enpresen eraldaketa digitala bideratzeko: produktu eta zerbitzu berriak merkaturatzeko eta probatzeko aholkularitza; haien balio-proposamenaren diseinua; enpresaren digitalizazio-aukeren azterketa edo ingurune lehiakorraren azterketa.

Doako webminar formatuko jardunaldien egutegia, urte honetan zehar, non Gipuzkoako enpresek beren negozioaren lehiakortasuna digitalizazioaren bidez hobetzeko tresnak eta jardunbide egokiak ezagutu ahal izango dituzten·kontsultei erantzuteko leiho bat, digitalizazio-proiektuen finantzaketari eta informazio-teknologiekin lotutako beste hainbat gaiei buruzko zalantzak argitzeko.

Gure aurreikuspenen arabera, 200 enpresek baino gehiagok parte hartuko dute ekimenetan, eta digitalizazioak lehiakortasuna hobetzeko ekar dezakeenari buruzko ikuspegi zabala eskuratzeko aukera izango dute. Horretarako, aurtengo maiatza eta abendua bitartean, neurrira egindako 20 aholkularitza eta Gipuzkoako enpresa eskaintzaileek aurkeztutako eraldaketa digitaleko kasuak plazaratzeko,17 webminar eta mintegi baino gehiago egingo dira. Lekualdatutako langileentzako dokumentu-kudeaketa, adimen lehiakorra, software txertatua erabiliz produktuak eraldatzea, prozesuei aplikatutako ikusmen artifiziala, datuen ingeniaritza edo adimen artifiziala dira adibide moduan enpresei beren produktuak eta negozio-ereduak eboluzionatzeko aukerak eskaintzen dizkieten aplikazioak batzuk.