ELA, LAB, CCOO, SATSE, Steilas eta esk sindikatuek atzo ohartarazi zutenez, greba eta mobilizazioak bultzatzen jarraituko dute, Gobernuak eta euskal alderdi politikoek “Enplegu publikoa sendotu eta sortzeko beharrezko pausoak eman arte” eta zerbitzu publikoak indartu arte. Ildo horretan, maiatzaren 25ean Gasteizen mobilizazioa egingo dutela iragarri dute, ekainaren 1ean elkarretaratzeak egingo dituzte sektore publiko osoko lantokietan eta ekainaren 5ean manifestazioa egingo dute hiru hiriburuetan.

Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzak, “Propaganda adierazpenetatik haratago, euskal sektore publikoko 60.000 langile baino gehiago sendotzeko benetako urratsik eman gabe jarraitzen du, eta pribatizazioaren aldeko apustuarekin jarraitzen du, Europako behin-behinekotasun ranking altuenaren lehen tokian mantentzen den bitartean”, salatu zuten.

Bitarteko Taldeak sindikatuak enpleguak lan-eskaintza publiko batekin ez erregularizatzeko eskatu du, langileak “Administrazioak berak bere garaian zehaztu zituen prozesuen bidez sartu zirelako funtzio publikoan”.

Egilea Andoni Beitia