Ryanair Irlandako airelineak astelehen honetan jakinarazi duenez, 815 milioi euroko galera garbiak izan zituen joan den ekitaldi fiskalean (martxoaren 31ra arte), aurreko urteko epe bereko 1.002 milioi euroko mozkin garbiaren aurrean.

Londreseko burtsara bidalitako agiri batean, konpainiak adierazi zuen koronabirusen pandemiak ezarritako bidaien murrizketek diru-sarreren % 81 jaistea eragin zuela, eta fakturazioa 1.640 milioi eurokoa izan zela.

Egilea Andoni Beitia