Calviñok zergak orain ez direla igoko adierazi du

Nadia Calviño bigarren presidenteorde eta Ekonomia ministroak baztertu egin du zergak igotzea, baina XXI. mendera egokitutako erreforma fiskala defendatu du iruzurraren eta ezkutuko ekonomiaren aurka borrokatzeko, gastu publikoaren eraginkortasuna hobetzeko eta hazkunde ekonomiko “berdea” bultzatzeko.

Ser Navarra foroak gonbidatuta, Calviñok gogorarazi du pandemiari aurre egiteko erositako zor publiko gehigarria aurten bertan murrizten hasiko dela, baina “une honetan ez dugu zergen igoerarik aurreikusten”.