Adegi patronalak eta Gipuzkoako Ganberak elkarrekin lagunduko diete lurraldeko negozio eta enpresa-proiektu berrien ekintzaileei, merkatuei buruzko prestakuntza eta aholkularitza eskainiz eta behar duten informazioa eskuratzeko aukera emanez.

Jesus de la Fuente ADEGIko Ekintzaileen Foroko presidenteak eta Javier Zubia Gipuzkoako Ganberako zuzendari nagusiak lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo, ekintzaileek dituzten “arazo arruntenei konponbide ugari” emateko.

Jakinarazi dutenez, laguntza emango dieten gaiak “nazioartekotzea eta merkatuak” izango dira, etorkizuneko enpresariei prestakuntza eta ad hoc mentoriak emateaz gain. Adegik eta Gipuzkoako Ganberak “Kultura ekintzailearen sustapenean” ere lagunduko dute, eta informazioa eskuratzeko erraztasunak emango dituzte.

Avatar

Egilea Andoni Beitia